Covid19 | Datuak egunez egun

“Egoitza gehienetan egun gutxi barru beteko da bigarren dosiaren administrazioa”

Aiurri 2021ko ots. 10a, 11:00

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakinarazi duenez, Euskadin 50.277 pertsonak jaso dute COVID-19 txertoaren lehen dosia eta 27.503 lagunek bigarrena. Egoitzetako txertaketari dagokionez, Jaurlaritzak adierazi du egoitza gehienetan egun gutxi barru beteko dela bigarren dosiaren administrazioa.

Sagarduik, beste behin, erantzukizun indibiduala eta kolektiboa eskatu du: "Egindako ahalegin guztia alferrikakoa izan daiteke beharrezko babes neurriak mantentzen ez baditugu". Gainera, osasun sistemaren gaineko presioak hobera egiten denbora gehiago beharko duela azpimarratu du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!