Lan baldintza eta pentsio duinen alde, manifestazioa deitu dute larunbaterako Tolosan

Gaur, otsailak 10, ELA eta LAB sindikatuko kideak autokarabanan irten dira Tolosan larunbateko mobilizazioa iragartzeko. Argazkia: ELA sindikatua.

Gaur goizean, otsailak 10, autokarabanan irten dira ELA eta LAB sindikatuko kideak larunbaterako mobilizazioan parte-hartzeko deia luzatuz. Eguerdian abituko da manifestazioa Tolosako udaletxe aurretik.

ELA eta LAB sindikatuek prestatutako idatzia da honakoa:

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak kalean jarraitzen du pentsio publiko duinak eta nahikoak bermatzeko.

Otsailaren 13an, Tolosan ere kalera aterako dira, eta ELA eta LAB sindikatuok gure babesa ematen diegu.

Beraz, Tolosaldeako langile guztiei otsailaren 13an eguardian udaletxeko plazatik abiatuko den manifestazioan parte-hartzeko deialdia egiten diegu, hurrengo aldarrien baitan:

  • 1080 euroko gutxieneko pentsioa, bataz besteko soldataren %60rekin parekatzeko.
  • Pentsioen errebalorizazioa legez bermatzea, gutxienez bizitzaren kostuaren arabera.
  • 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen alderdi atzerakoiak indargabetzea.
  • Jasangarritasun faktorea eta 40 urteko kotizazioarekin erretiro aurreratuaren kofiziente murriztaileak indargabetzea.
  • Genero arrakaladarekin amaitzea, besteak beste, alarguntza pentsioa oinarri arautzailearen %100eraino handituz.
  • Sistemaren belaunaldien arteko elkartasuna sendotzea.
  • Pentsio-plan eta funtsen zerga desgrabazioak ezabatzea.
  • 2010eko eta 2012ko lan erreformak indargabetzea.
  • LGS 1.200 eurotan ezartzea.
  • Zerga erreforma sakona egitea.

Estatuko Gorbernuari bidezkoak diren eskaera horiek legez bermatzea eskatzen diogu. Horrez gain, Toledoko itunaren gomendiak eta Kongresuak horiek berresteko hartutako erabakia eta hainbat alderdi politikoen boto partikularrak baztertuz eta ukatuz.

Otsailaren 13an kalera, lan baldintza eta pentsio duinen alde!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!