Covid19 | Datuak egunez egun

Aiztondo osoan nabarmen hobetu da egoera

Aiurri 2021eko otsailaren 10a

Amasa-Villabonako, Zizurkilgo eta Adunako egoera nabarmen hobetu da. Gauzak ondo, Aiztondoko udalerri guztiak eremu gorritik irtetea espero da. Biharko udalerrien ebazpenak dioena irakurri arte itxaron beharko da, baina itxaropentsu egoteko arrazoiak ez dira falta.

Amasa-Villabona

  • 5 egunez positiborik agertu gabe, herenegun 2 kasu agertu ziren eta atzo 1.
  • Otsailak 9: +1 / Intzidentzia: 287,31. ID: 0,68
  • Otsailak 2: +2 / Intzidentzia: 422,51. ID: 0,89

Zizurkil

  • Azken 5 egunetan ez da kasu positiborik agertu.
  • Otsailak 9: +0 / Intzidentzia: 296,5. ID: 0,36
  • Otsailak 2: +0 / Intzidentzia: 823,72. ID: 0,93.

Aduna, Larraul, Asteasu

  • Azken egunetan ez da kasu positiborik agertu.

Villabonako osasun zentroko egoera

  • Otsailak 9: +2 / Intzidentzia: 425,96. ID: 0,80
  • Otsailak 2: +5 / Intzidentzia: 532,45. ID: 1,08
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!