Elkarteko kideei eskatuko zaie terrazetan tabakorik ez kontsumitzeko, erretzaileen eta ez-erretzaileen artean bi metroko distantzia egon arren: “Erabaki horrekin, EAEko hiru ostalaritza-elkarteek bat egin dute Euskal Herriko zientzia-elkarteek egindako gomendioekin; izan ere, elkarte horiek ostalaritzari neurriak hartzeko eskatu zioten, Euskadin eta Nafarroan kerik gabeko ostalaritza bultzatzeko”. Tabakorik ez kontsumitzeko elkarteek egiten duten gomendio hau aldi baterako da, eta pandemiaren etorkizuneko bilakaeraren arabera berrikusi ahalko da.