Mozorrotuta egin dute manifestazioa ostalariek ostegun gizenez

Aiurri 2021ko ots. 11a, 22:43

Protestek jarraituko dutela adierazi dute ostalariek, horrela ostegunero kalera irtengo direla iragarriz.

Zizurkilen eta Villabonan manifestazio bana izan da ostalariek deituta. Gaurkoan, ostegun gizena, txilaba jantzita nahiz mozorrotuta irten dira protestari ugari. 19:30ean abiatu da manifestazioa Villabonako Errebote plazatik eta herriari buelta ematerako zain zituzten zizurkildarrak zubian. Txalo artean amaitu da manifestazioa eta eskerrak eman dizkie Zizurkilgo nahiz Amasa-Villabonako Udalei emandako babesagatik eta laguntzagatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!