Datorren astelehenean sartuko da indarrean neurri berria, eta martxoaren 5ean berriro aztertuko dute.
Lehendakariak jakinarazi zuen indarrean dagoen dekretua 20 egunez luzatzea erabaki duela LABIk, eta astelehenetik aurrera bi salbuespen onartu direla udal-konfinamenduaren esparruan:
- Mugakide diren ohiko udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, aire zabaleko gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak egiteko.
- Zehaztasun handiagoz definitzen dira udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta dagoen kasuak: lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak; eta 500 baino intzidentzia-tasa txikiagoa duten udalerrien arteko mugikortasuna kirol federatuko lehiaketa eta entrenamenduetarako, eskola-kiroleko entrenamenduetarako eta gimnasio, klub edo kiroldegietan programatutako ikastaro edo jardueretarako.