Covid19 | Datuak egunez egun

Positibotasuna jaitsi egin da, larunbatetik bestera egindako alderaketan

Aiurri 2021ko ots. 13a, 15:20

Urnietako anbulategiko sarbidea.

Asteburuetan ez dute udalerrien daturik ematen, ezta birsorkuntza tasaren garapena zehaztu ere. Otsaileko lehen larunbateko datuekin alderatuta, proba gutiago egin dituzte. Baina urtarrilean antzeko proba kopuru beretsua egin zutenean positibotasuna handiagoa zen. Atzokoan Gipuzkoan 162 kasu agertu ziren, eta positibotasuna %5,5ekoa da.

2021eko otsaileko larunbatak:

Beti ere bezperako datuak ematen dituzte. Kasu honetan, ostiralekoak.

  • Otsailak 13: 11.236 proba / 613 positibo / %5,5  / Gipuzkoan 162
  • Otsailak 06: 15.291 proba / 947 positibo / %6,2  / Gipuzkoan 264

2021eko urtarrileko larunbatak:

  • Urtarrilak 30: 14.057 proba / 1.090 positibo / %7,3  / Gipuzkoan 301
  • Urtarrilak 23: 13.642 proba / 1.140 positibo / %8,4  / Gipuzkoan 292
  • Urtarrilak 16: 11.255 proba / 835 positibo / %7,4  / Gipuzkoan 228
  • Urtarrilak 9: 9.504 proba / 658 positibo / %6,9 / Gipuzkoan 203
  • Urtarrilak 2: 4.139 proba / 302 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 95

Asteburuetan ez dute udalerrien daturik ematen, ezta birsorkuntza tasaren garapena zehaztu ere.

Atzokoan 84 lagun sartu zituzten ospitalean, eta UCI-ZIUn 163 lagun daude. Aurreko ostiralean 88 pertsona ospitaleratu zituzten, eta zainketa berezien unitatean 151 lagun zeuden. Duela bi aste 104 lagun ospitaleratu zituzten, eta UCI-ZIU zainketa berezietan  109 lagun zeuden.

Bistan da Osakidetzako ospitaleetan presioa nabarmena dela, oraindik ere.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!