Covid19 | Datuak egunez egun

Positibotasun tasa jaitsiz doa, eta Euskadi eremu gorritik irten da

Aiurri 2021eko otsailaren 14a

Aurrreko igandeetako datuekin alderatuta, positibotasun tasa are gehiago jaisten ari da. Larunbatetik igandera, gainera, UCI-ZIUko okupazioa bere horretan dago. Zainketa berezien unitatean 170 lagun daude. Euskadiko intzidentzia 495,16koa da, eta beraz eremu gorritik irten da.

Alderaketa, igandetik igandera:

  • 210214 < 8.880 proba / 423 positibo / %4,8 / Gipuzkoan 115.
  • 210207 < 10.104 proba / 632 positibo / %6,3 / Gipuzkoan 217.

Alderaketa, igandetik igandera:

  • 210131 < 12.051 proba / 880 positibo / %7,1 / Gipuzkoan 264.
  • 210124 < 10.652 proba / 855 positibo / %8,3 / Gipuzkoan 249.
  • 210117 < 9.930 proba / 676 positibo / %6,8 / Gipuzkoan 177.
  • 210110 < 10.051 proba / 509 positibo / %5,1 / Gipuzkoan 169.
  • 210103 < 4.836 proba / 370 positibo / %7,7 / Gipuzkoan 138.

Datuen hobekuntza apala ospitaleetan
Atzoko datuen arabera, 84 lagun sartu zituzten ospitalean, eta UCI-ZIUn 163 lagun zeuden. Gaur 161 daude UCI-ZIUn, eta atzokoan  57 lagun ingresatu zituzten ospitaleetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!