Euskadiko Auzitegi Gorenaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko talkan, Jaurlaritzak lehengoari eusten dio eta ostalaritza ireki edo ixteko erabakia 500eko intzidentzia tasa erreferentziatzat erabiliko duela adierazi du:
"5.000 biztanletik gorako udalerrietan, berriz irekitzeko azken 14 egunetan Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua, 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago izan beharko da, eta establezimenduak itxita egon beharko dira aipatutako tasa hori berdina edo handiagoa bada".
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariaren ebazpen bidez, aste bakoitzeko astelehen eta ostegunetan zabalduko da Euskadiko udalerrien Tasa zerrenda, eta erreferentzia hori eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera establezimenduak irekitzeko edo ixteko.
5.000 biztanletik beherako udalerrietan, tokiko egoera epidemiologikoak edo kutsatze- agerraldiek hala eskatzen dutenean, Osasun Sailak bidezko neurriak hartuko ditu establezimenduak ixteko".
Ostalaritzari dagokion neurriari errekurtsoa jarri zion Euskadiko Ostalaritza Elkarteak, eta behin-behinean bertan behera geratu da ostalaritza ixteko agindua. Gaur eguerdiko txosten bikoitzean ikusi beharko da eremu gorriko udalerrien kasuan zein neurri hartzen edo proposatzen duten.
Joan-etorrietarako eredua:
Txostenaren azken orrialdean joan-etorriak justifikatzeko erantzukizunpeko adierazpen eredua ageri da. Behar duenak bete eta erabiltzeko, “Lehendakariaren urtarrilaren 12ko 1/2021 dekretuaren esparruan”.