Deia egunkariak azaldu duenez, Euskaltel Euskadi taldea aurtengo Espainiako Vueltan izango da. Antolatzaileek parte hartzeko gonbitea eman diete, eta gauzak horrela Mikel Iturria eta Mikel Alonso urnietarren taldea itzuli handian izango da. Iturriak garaipen ikusgarria lortu zuen 2019an, Murias Euskadirekin.