Txertaketa Euskadin

Aiurri 2021ko ots. 18a, 07:54

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azpimarratu duenez, Euskadin 100.000 dosi baino gehiago eman dira: 57.970 lehen dosi eta 43.682 bigarren dosi; eta, aste honetan, 14.700 txerto inguru ematea espero da.

Modu horretan,  egoitzetako egoiliarrei zein profesionalei immunizazio osoa ematen jarraituko da, Osakidetzako profesional sanitarioen lehen lerroa amaitu da eta bigarren lerroarekin jarraituko da, klinika pribatuetako profesional sanitarioen lehen lerroarekin jarraitzeko da, eta oinarrizko beste kolektibo batzuekin hasiko da, hala nola Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!