Tolosaldeko komertzioek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute

Aiurri 2021ko ots. 18a, 10:20

Otsailaren 17tik 28ra Tolosaldeko 34 saltokik euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#ErakusleihoakO11” ekimenarekin bat eginez. Atzo aurkeztu zuten ekimena, Asteasun

Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek, Tolosa&Co eta Oria merkatari elkarteekin elkarlanean, #ErakusleihoakO11 proiektua jarri dute abian Tolosaldeko 34 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko.

 

Bizilaberen barruan kokatzen da kanpaina, hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueraren barruan.

 

Guztira, Bilboko, Elgoibarko, Ermuko, Soraluzeko eta Tolosaldeko 77 dendak egin dute bat kanpainarekin. Euskadi mailako kanpaina otsailaren 11n hasi zen, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, baina inauteriak direla eta, Tolosaldean otsailaren 17an hasi da. Guztira, eskualdeko 34 saltokik apainduko dituzte erakusleihoak.

 

Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, komertzio hauetan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.

 

Horrez gain, Bizilabe Tolosaldeako gazteek, Euskal Herriko gainerako Bizilabeetako gazteekin batera, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentua egin dute. Lotura hauetan ikus daitezke gazteek egindako lanak:

 

Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz.

 

Hauexek dira #ErakusleihoakO11 ekimenean parte hartuko duten saltokiak: 

 

 

Alegia

  • Aikur

Asteasu

  • Coviran Asteasu

  • Javier Iraola harategia

  • Aneli ile-apaindegia eta estetika

  • Mattin

  • Ana Sarasua farmazia

  • Axun ile-apaindegia

 

Irura

  • Bakarne Arrue

  • XARE okindegia

  • Attonaren denda

 

Tolosa

  • Dandaka

  • Pasteleria Ibañez Gozona

  • Ubel

  • Xarma

  • Electrodomesticos Beotibar

  • Ipar Roller

  • Muñazabal

  • Josune Ileapaindegia

  • Imanna

  • Taller Merceria Karmele

  • Aralart Decoracion

  • Merceria Karmele

  • Berezi Tallas Especiales

  • Dentieder

  • Itsasargi Congelados

  • Mikel Altzariak

  • Kirei

  • Lenceria Ross

  • Zunzu

 

Villabona

  • Farmazia Berria

  • Basajaun Liburudenda

  • Garintza Mertzeria

  • Galerías M.J

  • Ifni

 

#ErakusleihoakO11” webgunea

Ekimen honen barruan multimedia edukia sortu da. Parte hartu duten saltokiak Bizilaberen Otsailaren 11ren webgunean egongo dira ikusgai otsailaren 8tik aurrera. Tolosaldeko mapan kokatuta ikus daitezke saltokiak. Horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago.

Emakume ikertzaile hauen ilustrazioak ere webgunean eskegita egongo dira, euren istorioekin batera. Elhuyar Aldizkariak idatzitako istorio hauetan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak biltzen dira.

Azkenik, aipatu ekimen hau aurreko urteetan estatu mailan ere egin dela, Zaragozan edo Sevillan, besteak beste.

 

Erakunde sustatzaileak

 

Elhuyar eta Tolosaldea Garatzen

 

Babesleak

 

Eusko Jaurlaritza

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!