Aiztondoko emakumeen harrera Emakumeen Munduko Martxari

Aiurri 2021ko ots. 20a, 21:40

Villabona eta Zizurkil batzen dituen zubian izan da ekitaldia, goizeko 10:00tan hasita. Zubiaren alde batean Saharako emakumeek irrintzia bota dute eta bestetik beste irrintzi batekin erantzun diote. Zubiaren erdian jarritako horma sinbolikoa bota dute, eta partaideak Zizurkil aldera pasa dira, Euskal Herriko Emakumeen Martxako kideentzat prestatutako zapiarekin.

Martxako partaideak 11:30ak aldera iritsi dira, eta handik Tolosarako bidea hartu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!