Egunean Behin 2024

"Lasabil" erabiltzailea izan da Egunean Behin lehiaketako hirugarren asteko onena

Aiurri 2021ko ots. 22a, 07:39

Egunean Behin lehiaketa ezagunaren hirugarren astea igaro da. Lehiari begira jarrita, Aiurri taldeko asteko onena "Lasabil" izan da. "Spiteri" eta "Pako" Aiurriko taldeko aurreko bi asteetako irabazleei lekukoa hartu die. Eguerdian jakinaraziko dugu nork jasoko duen hirugarren asteko zozketari dagokion irabazlearen izena. Gaztañaga sagardotegiko kaxa eramango du etxera.

Aiurri taldeko lehen asteko onena "Spiteri" izan zen. Aiurriko taldean, bestalde, lehen asteko zozketaren irabazlea "Txurruskita" erabiltzailea izan zen. Mizpiradiko sagardoa eskuratu zuen.

Bigarren hasteko onena "Pako" izan zen, eta zozketan "Lupita" izan zen irabazlea. Azken honek Zabala sagardotegiko kaxa eskuratu zuen.

Hirugarren asteko onena "Lasabil" izan da, eta zozketaren irabazlea eguerdian jakinaraziko dugu. Gaztañagako sagardoa eramango du etxera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!