Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea helburu duen eskualdeko ekimenak baditu irabazleak. Zozketa bidez egin dute gaur eguerdian Urnietan egin duten agerraldian. Andoaingo partaideen zozketan sarituak Beñat Setien Iguaran eta Aizpea Oria Irigoras izan dira. Eta Urnietakoen kasuan, Uxue Lizarazu Iceta.