Covid19 | Datuak egunez egun

Kutsatu bana Amasa-Villabonan, Zizurkilen eta Asteasun

Aiurri 2021ko ots. 23a, 12:33

Gutxinaka eskualdean datuak hobetzen ari dira, nahiz eta Aiztondon hiru kasu gehiago zenbatu diren. Andoainen intzidentzia tasa 140ra jaitsi da eta Urnietan, 32,21era. Gipuzkoan kutsatzeek apur bat gora egin duten aurren, pasa den asten baino tasa baxuagoa da. 

Atzo, 9.035 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 423 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 57 kasu zenbatu dira Araban, 265 Bizkaian eta 106 Gipuzkoan; 0 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude. Beraz, okupazioak beheruntz darrai. Atzokoan 145 lagun ziren, eta gaurkoan 134.
Araba eta Gipuzkoa intzidentzia tasan 300 azpitik daude (292 eta 244, hurrenez hurren), eta Bizkaikoa 371,96koa da.

Positibotasun tasa %4,7koa da, eta hori azken asteetako daturik onenetarikoa da. Bereziki, atzokoan 9.000 proba egin zituztelako. Bada, hala ere, arretaz jarraitu beharreko datua: Oinarrizko birsorkuntza tasarena. Pixkanaka goruntz doa, otsailaren 16tik hona. 0,89an dago orain.

Kutsatze kasuak otsailaren 15etik 21era:

HERRIA

OTS 22 OTS 23 OTS 24 OTS 25 OTS 26 OTS 27

OTS 28

ANDOAIN

0            

URNIETA

0            

ZIZURKIL

1            

VILLABONA

1            

ASTEASU

1            

ADUNA

0            

LARRAUL

0            

GIPUZKOA

106          

Kutsatze kasuak otsailaren 15etik 21era:

HERRIA

OTS 15 OTS 16 OTS 17 OTS 18 OTS 19 OTS 20

OTS 21

ANDOAIN

2 0 4 3 1 0 1

URNIETA

0 0 0 0 0 0 0

ZIZURKIL

0 0 0 0 0 0 0

VILLABONA

0 0 0 1 0 0 0

ASTEASU

0 0 0 2 1 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 1 0 0 0 0

GIPUZKOA

106 109 133 149 113 56
Erlazionatuak

Kolore berdea Urnietan

Aiurri 2021 ots 23 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!