Mubil zentroaren irekiera ekitaldia

Aiurri 2021ko ots. 25a, 08:00

MUBIL Gipuzkoako Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroaren lehenengo egoitza fisikoak gaur ireki ditu ateak, Tolosako Usabal industrialdean. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren esparruan sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen RIS-3 espezializazio adimentsurako estrategiarekin lerrokatuta dago.

Aldundiarentzat, “etorkizunari begira, Gipuzkoa eta Euskadi osoa mugikortasun berriaren abangoardian jartze anbizioarekin hasiko da lanean. Horretarako, punta-puntako azpiegitura diferentzial bat du, bakarra Europako hegoaldean, mugikortasun adimentsu eta jasangarrian erreferentzia-polo bat eratzeko prozesuaren lehen urratsa izango dena.” 

Inaugurazio ekitaldia gaur goizean egin dute Tolosan, eta bertan hartu dute parte Iñigo Urkullu lehendakariak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Ane Insausti MUBILeko zuzendariak. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Olatz Peon Tolosako alkatea, Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatua, Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburua eta Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatua; hauekin batera, mugikortasun berriaren sektorearekin lotutako enpresa eta zentro teknologikoetako ordezkariak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!