- Erkidego barruan mugikortasuna ahalbideratzen da, inolako mugarik gabe.
- Ezabatu egingo da 500etik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia, udalerriko murrizketak zehazteko. Kontuan izan da une honetan ez dagoela udalerririk ia erregistro horren gainetik.
- Lan-eskaintza publikoen eta astialdiko jardueren garapenerako bide emango duen ebazpena sartu da.
- Dekretu berria astelehenean argitaratuko da, martxoaren 8an, eta asteartean sartuko da indarrean, martxoaren 9an, 00:00etan.
Gogorarazi behar da honako hauek direla neurrietako batzuk:
- Gehienez lau pertsonako taldeak.
- Gaueko mugigarritasuna mugatzea, 22:00etatik 06:00etara.
- Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia 21:00ak.
- % 40ko edukiera 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, 150m2-ra arteko azalera dutenetan. Edukierak murriztuta daude, halaber, kultura- eta gizarte-ekitaldi guztietan.
- Gehieneko edukia mugatuta dago kultu-zentroetan, % 35ean.
- Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.