Covid19 | Datuak egunez egun

Larunbatetik larunbatera egindako datuen alderaketa

Aiurri 2021ko mar. 6a, 15:20

©Urko Vallejo

Aurreko larunbatean Andoain eremu berdean sar zitekeela iragarri genuen. Eta halaxe joan da aste osoa, aurrikuspen horiek bete gabe. Intzidentzia tasa gehiago jaisteko zailtasunaren adierazgarri da Andoaingo udalerria. 

  • Atzokoan 48 lagun ospitaleratu zituzten, eta UCI-ZIUn 115 lagun zeuden.
  • Aurreko larunbateko datuak: 57 lagun ospitaleratu zituzten, eta UCI-ZIUn 123 lagun zeuden.
  • Bi aste atzera: 163 lagun zeuden zainketa berezien unitatean.
Urko Vallejo herrikideak datuen analisia egiten du eta atzokoan hauxe adierazi zuen: "Asteburuan ez luke kutsaturik egon behar, astelehenean eremu berdean sartzeko. Aurreko asteburuan ez genuen kutsaturik izan, ea oraingoan!".
 

Larunbat honetan

Kutsatuak / Inzidentzi-tasa 14 egunetara
  • Araba: +56 / 242,88.
  • Bizkaia: +157 / 236,02.
  • Gipuzkoa: +90 / 167,25.
  • EAE: +307 / 216,85.

Aurreko larunbatean

Kutsatuak / Inzidentzi-tasa 14 egunetara
  • Araba: +71 / 258,93.
  • Bizkaia: +181 / 310,26.
  • Gipuzkoa: +86 / 200,84.
  • EAE: +349 / 270,04.
 

2021eko martxoko larunbatak:

Beti ere bezperako datuak ematen dituzte. Kasu honetan, ostiralekoak.

  • Martxoak 6: 7.102 proba / 307 positibo / %4,3  / Gipuzkoan 90

2021eko otsaileko larunbatak:

  • Otsailak 27: 7.692 proba / 349 positibo / %4,5  / Gipuzkoan 86
  • Otsailak 20: 9.747 proba / 487 positibo / %5,0  / Gipuzkoan 113
  • Otsailak 13: 11.236 proba / 613 positibo / %5,5  / Gipuzkoan 162
  • Otsailak 06: 15.291 proba / 947 positibo / %6,2  / Gipuzkoan 264

2021eko urtarrileko larunbatak:

  • Urtarrilak 30: 14.057 proba / 1.090 positibo / %7,3  / Gipuzkoan 301
  • Urtarrilak 23: 13.642 proba / 1.140 positibo / %8,4  / Gipuzkoan 292
  • Urtarrilak 16: 11.255 proba / 835 positibo / %7,4  / Gipuzkoan 228
  • Urtarrilak 9: 9.504 proba / 658 positibo / %6,9 / Gipuzkoan 203
  • Urtarrilak 2: 4.139 proba / 302 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 95

Asteburuetan ez dute udalerrien daturik ematen, ezta birsorkuntza tasaren garapena zehaztu ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!