Jokin Urkizuk eta Debora Frutosek maila bikaina erakutsi zuten Madrilen egindako lasterketan

Aiurri 2021ko mar. 8a, 12:57

Julen Corrochano, Debora Frutos, Jokin Urkizu, Jokin Zendoia eta Eneko Lazkoz hurrenez hurren

Amasarrak eta andoaindarrak bigarren postua eskuratu zuten "TCT Nuevo Baztan"-go Kobe Kopan eta hirugarrenak lehen klasean. Emaitza onak lortu zituzten. 

Txapelketa hau maila nazionalean Madrileko Toyota Kobe kontzesionariak antolatzen du. Lehiaketa 6 zatitan banatzen da, non, lurralde ezberdinetan korritu behar den; esaterako, Madrilen, Murtzian edota Galizian, beste batzuen artean.

Lehen lasterketa hau Madrilgo Nuevo Baztan herrian egin zen, larunbatean. Lasterketaren oinarria ibilgailu guztiek ezaugarri berdinak edukitzean oinarritzen da, kasu honetan Toyota Aygo. Lasterketa honen beste berezitasunetako bat, entrenamendu bakarra egin daitekeela da. Beraz, ezinbestekoa da pilotu eta kopilotuaren arteko koordinazioa. 

Debora Frutos kopilotuaren hitzetan: "Oso emaitza onak lortu ditugu, lan handia egin dugunaren seinale. Taldearen eta mekanikoen laguntza ezinbestekoa izan da, zeinak, Jokin Zendoia, Julen Corrochano eta Eneko Lazkoz aritu ziren.

Hurrengo lasterketa apirilaren 22 eta 23an ospatuko da Lorcan, Murtzian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!