M8 - 2021

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo kaleetan kolore morea nagusi

Sara Medrano 2021ko mar. 8a, 21:28

Eskualdeko emakume ugarik egin dute bat Aiztondoko Mugimendu Feministak, Lurgatz Talde Feministak eta Aiztondoko neska* gazteak kolektiboek deituriko manifestazioarekin.

Jendetza elkartu da arratsaldeko 19:30etan deituriko manifestaziora, Dena aldatu, sistema arrakalatu! lelopean. Ibilbidea Zizukilgo Joxe Arregi plazatik abiatu eta herriko kaleetan barna Amasa-Villabonako errebote plazaraino. Aiztondo bailarako emakumeek, emakumeen eskubideak aldarrikatu nahi izan dituzte. Amaieran, Onintza Enbeitaren testu bat irakurri dute eta aldarriak abesti bihurtu dituzte Olaia Toral abeslariak eta Maider Iñurrita musikariak.

Gora Borroka Feminista! 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!