Gaur hasiko da Oriamendi Pilota Eskolako Txapelketa, Galarreta frontoian

Aiurri 2021ko mar. 12a, 10:19

Bertan afizionatu mailako bost bikotek hartuko dute parte. Nabarmendu beharra dago, mota honetako lehen txapelketa dela. Eskualdeko hiru pilotarik hartuko dute parte lehiaketan: Aritz Eskudero andoaindarrak, Jon Irazu adunarrak eta Julen Loitegi Urnietarrak.

Loitegi-Goikoetxea, Matxin VII-Aiestaran VI, Ibarguren-Akuxi, Odei-Eskudero eta Irazu-Murgiondo dira bikoteak. Denek denen aurka jokatuko dute lehen fasean eta bakarra geratuko da kanpoan.

Lehen lau bikoteak finalerdietara igaroko dira. Lehen sailkatuak laugarrenaren aurka neurtuko ditu indarrak eta bigarrenak hirugarrenaren aurka, apirilaren 16an.

Finalerdietako bi irabazleek apirilaren 23an jokatuko dute finala Galarretan.

Ligaxkako sailkapena puntuazioaren araberakoa izango da eta puntuak beti bezala banatuko dira; lau puntu irabazleek, bi puntu 39-36 tantoren artean egiten dutenek, bakarra 35-32 tantoren artekoek eta punturik ez 31-26 tantoren artekoei. Puntu negatiboa 25 tanto edo gutxiago eginez gero.

Ligaxka gaur hasiko da bi partidekin. Lehenengoan Loitegi-Goikoetxea, Matxin VII-Aiestara VI eta bigarrenean Odei-Eskudero eta Irazu-Murgiondo neurtuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!