#2020Koronabirusa2021

Negozioa ixten lehenak

Jon Ander Ubeda 2021ko mar. 13a, 07:20

Asiar jatorriko negozioak ixten lehenak izan ziren, Andoainen eta beste hainbat tokitan.  

Zumea kaleko denda ezaguna itxi zuten, "prebentzioagatik" zioen karteltxoa ipinita. Kale Nagusia eta Kaleberria artekoan, aldiz, "oporretan" irakur zitekeen. 

Estatu mailan txinar negozioen itxiera ia fenomeno orokor bilakatu zen. Duela urtebete, Europa Press agentzia harremanetan jarri zen Shengli Chen Pen Espainiako dendari eta enpresarien elkarteko lehendakariarekin, eta honek aitortu zuen negozioak ixteko erabakia Koronabirusarekin bat datorrela: “Egia da negozio asko itxita daudela, eta horrek birusarekiko kezka handia dela erakusten du. Txinako gobernuak oso neurri zorrotzak hartu ditu, eta horrek hemengoengan eragin handia izan du”.

Merkatarien eskubidea aldarrikatu zuen: “Merkatari bakoitzak irekitzeko edo ixteko eskubidea dauka. Ulertzen dugu arrazoiak ezberdinak izan daitezkeela: Eraberritze edo handitze lanak, oporraldia, baina koronabirusaren garapena ere itxieraren atzetik egon daiteke”.

 

Zumea plazako dendaren atarian agertu zen afitxa.

Kaleberria kaleko dendaren ataria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!