Erremontea

Loitegik eta Irazuk txapelketako lehen partidak irabazi dituzte

Aiurri 2021ko mar. 15a, 11:41

Asteburuan hasi zen Erremonte Eskolako Oriamendi Txapelketa. Bertan eskualdeko hiru pilotarik parte hartu zuten.

Loitegi urnietarrak eta Goikoetxeak Matxin-Aiestaran bikotea garaitu zuten (40-23). Loitegi eta Goikoetxeak maila handiagoa erakutsi zuten partidan; erasoan fin aritu ziren eta pilota gutxi galdu zituzten.

Eskualdeko pilotarien derbian Irazu-Murgiondo bikotea izan zen garaile Odei eta Eskuderoren aurka (40-31). Bigarren partida honetan, berriz, norgehiagoka berdindua izan zen, baina akats gutxien egin zituen bikoteak eraman zuen garaipena etxera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!