#2020Koronabirusa2021

Ikastetxeen itxiera mugagabea agindu zutenekoa

Aiurri 2021ko mar. 17a, 07:40

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, duela urtebete, ikasturtea epe zehatzik gabe eten egiten zela iragarri zuen.

Egun gutxiko kontua zirudien, baina astebetera Hezkuntza Sailak etenaldi mugagabea iragarri zuen. Egunak igaro ahala, koronabirusak dimentsio handia hartuz joan zelako.

 

Cristina Uriarte Sailburuaren gutuna
(2020an)

“Hezkuntza komunitate estimatua:

Joan den astean bidali genizuen EAEko ikastetxe guztietan eskolak aldi baterako etetea zehazten zuen zirkularra. Erabakia modu mailakatuan hartu zen, Osasun Sailaren jarraibideak aintzat hartuz. Hori dela eta, etenaldi hori – 14 egunekoa – egun desberdinetan amaitzen zen, kasuaren arabera. Joan den astean bidali genizuen EAEko ikastetxe guztietan eskolak aldi baterako etetea zehazten zuen zirkularra. Lurralde bakoitzaren arabera, etenaldi horren indarraldi batzuk ezarri ziren.

"Gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen da"

Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela. Halaber, ikastetxeei adierazitako gainerako gidalerroek indarrean jarraitzen dutela egiaztatzen dugu, bai irakaskuntza-jardueraren garapenari dagokionez, bai ikasleei arreta emateari eta familiekiko komunikazioari dagokienez.

Berriro ere azpimarratu nahi dugu osasun-agintarien gomendioak zorrotz bete behar direla, jardueraren normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko.

Benetan eskertzen dizuet zuen ulermena eta lankidetza, konpromiso kolektiboa eskatzen duten egoera hauetan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!