Bost idazle aurtengo Akademia saria irabazteko bidean

Jon Ander Ubeda 2021ko mar. 20a, 14:00

Pello Lizarralde

2020. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko amaitu da lehenengo bozketa txanda. Lehenengo bozketa txanda horretan botorik gehien jaso duten obrak ondokoak izan dira:

  • Luis Garde: Aireportuko musika.
  • Pello Lizarralde: Argiantza.
  • Uxue Alberdi: Dendaostekoak.
  • Idoia Garzes: Mendiko gaitza.
  • Joxean Agirre: Nobela errealista bat.

Martxoaren 26a baino lehen bidali beharko dute akademiakideek horietako baten aldeko botoa. Bigarren buelta horretan libururen batek jasotako botoen %40a bereganatuko balu, 111 Akademiak huraxe izendatuko luke 2020ko saridun. Kopuru horretara iristen den lanik ez balego, berriz, bi bozkatuenak finalera pasako lirateke.

Akademiak, apirilaren azkenean emango du ezagutzera 2020ko 111 Akademiaren Saria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!