Egunean Behin 2024

"Beñat" erabiltzailea izan da Egunean Behin lehiaketako zazpigarren asteko onena

Aiurri 2021ko mar. 22a, 07:40

Egunean Behin lehiaketa ezagunaren zazpigarren astea igaro da, eta azken txanpan sartu da. Lehiari begira jarrita, Aiurri taldeko asteko onena "Beñat" izan da. Aste horretako zozketaren irabazleak Setien sagardotegiko kaxa eramango du etxera.

Aiurri taldeko lehen asteko onena "Spiteri" izan zen. Aiurriko taldean, bestalde, lehen asteko zozketaren irabazlea "Txurruskita" erabiltzailea izan zen. Mizpiradiko sagardoa eskuratu zuen.

Bigarren hasteko onena "Pako" izan zen, eta zozketan "Lupita" izan zen irabazlea. Azken honek Zabala sagardotegiko kaxa eskuratu zuen.

Hirugarren asteko onena "Lasabil" izan zen. Gaztañagako sagardoa eramango zuena etxera "Miren" izan zen.

Laugarren asteko onena "Pako" izan zen, eta zozketaren irabazlea "Artxi" izan zen. Aburuza sagardotegiko kaxa irabazi zuen.

Bosgarren asteko onena "Garb" izan zen eta zozketaren irabazlea, berriz, "Miren". Oianume sagardotegiko kaxa eraman zuen etxera.

Seigarren asteko onena "Roxi" izan zen, eta "Ane" irabazleak Altuna sagardotegiko botilak eramango ditu etxera.

Zazpigarrenko onena "Beñat" izan zen, eta irabazleak Setien sagardotegiko botilak eramango ditu etxera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!