Harituz Elkarteak bertsolaritza tailerra antolatuko du Aiztondon udaberriari begira

Aiurri 2021eko martxoaren 23a

Bertsozale elkarteak haur eta helduentzako tailerra antolatuko du udaberriari begira.

Egunak eta ordutegia izena eman dutenen arabera erabakiko da. Lau saio egingo dira, ordu eta erdikoak; edonork parte hartu dezake, hauen esanetan betebehar bakarra dago: ondo pasaz ikastea.  

Izen ematea Aiztondoko kultur-etxeetan egingo da, martxoaren 26a baino lehen. Adunako liburutegian ere izena eman daiteke, baita kultura@aduna.eus posta elektronikoaren bitartez ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!