Lau oliba-olio birjina estra mota daude aukeran, horietatik bi ekologikoak. Kontserbei dagokienez, zainzuriak, piperrak, orburuak, kardua, menestra, barazkiak, potxak, tomatea, barazki-kremak, txitxirioak eta arroza eska daitezke. Eskaera egiteko epea martxoaren 24ra arte egongo da zabalik, eta banaketa apirilean izango da.
Internet bidezko eskaera
Eskaerak Errigora.eus webgunean egin litezke, eta produktuak jaso ahal izango dira toki ezberdinetan.
- Andoain: Aita Larramendi ikastolako bulegoetan eta AEK euskaltegian.
- Urnieta: apirilaren 30ean Hernaniko Gudarien plazan, 12:00etatik 19:30era.
Ardatza, euskara nafarroan
Errigorak Nafarroako hegoaldea du ardatz. Bi kanpaina nagusi egiten dituzte urtero: udaberrikoa eta udazkenekoa. Lehenengoan, bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen dituzte, bertako ekoizpen eta ekonomia sustatzeko asmoz. Hori da, hain zuzen, orain abian den kanpaina. Udazkenekoan, berriz, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzte, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginez (saski bakoitzaren balioaren %25).