Bi helburu ditu egitasmoak: lehena bezeroari lana erraztea da, alegia, sagardotegi-bilaketa azkarra egiten dio erabiltzaileari. Hala, erreserba online egiteko aukera du, aurrerapen bat ordainduta. Bigarren helburuari dagokionez, sagardogileen lana arintzea du xede aplikazioak, sagardotegi-denboraldian telefonoari pegatuta iragan ez dezan langileak egun osoa.
Iragan urtean, Amaia Zubeldia elkarteko kidearkein hitz egin zuen Aiurrik, eta adierazi zuenez, erreserben % 70 online egiten da.