Covid19 | Datuak egunez egun

Zenbat kasu positibo beharko dira datozen egunetan 400eko intzidentzia-tasara iristeko?

Aiurri 2021ko mar. 26a, 12:03

Hedabideetan zabaldu dutenez, Labiren batzorde teknikoak hainbat neurri hartzea proposatu du. Horien artean, 5.000 biztanletik gorako udalerriak perimetralki ixtea intzidentzia metatua 400 kasutik gorakoa bada.

5.000 biztanle baino gehiago duen zein udalerrik gaindi dezake 400eko intzidentzia-tasa hurrengo astean? Urko Vallejo andoaindarrak egin duen datuen aletzean, hauexek gure inguruko udalerri nagusien egoera:

Amasa-Villabona
8 positibo azken astean. 16 gehiagorekin, astebetean 400eko intzidentziara iritsiko da.

Urnieta
5 positibo azken astean. 20 gehiagorekin, astebetean 400eko intzidentziara iritsiko da.

Andoain
19 positibo azken astean. 41 gehiagorekin, astebetean 400eko intzidentziara iritsiko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!