Martxan da Bziber lehiaketaren III. edizioa

Aiurri 2021ko mar. 26a, 12:49

Martxan da Bziber, TikTok sarean oinarritu den euskara hutsezko lehen lehiaketa. Gaurtik hasita apirilaren 12ra bitarte iraungo du, Aste Santuko oporraldiarekin bat eginda. 

Euskaraz dakien 11 eta 16 urte bitarteko gazte orok parte hartuko ahalko du, jatorria edozein dela ere. Edurne Azkarate aktore eta lehiaketaren gidariak TikTok sarean lau erronka botako dizkie gazteei, proba horiek gaindi ditzaten, nahieran, guztietan parte hartu beharrik gabe. 

Erronkaren webgunean dago lehiaketari buruzko informazio guztia.


Nola jolasten da?

Ez da izen-ematerik egin behar. Aitzitik, bi pauso besterik ez dira eman behar:

    • Bziber lehiaketa jarraitu behar da sare sozialetan (@bziber_lehiaketa perfila Tik Tok eta Instagramen). 
    • Parte-hartzaileek proba bakoitza bere TikTok perfilera igo behar dute, baita Bziber etiketatu ere; horretarako, beharrezko traolak ipini beharko dituzte. 
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!