Itzuliaren kontakizuna Aiurri.eus webgunean

Aiurri 2021ko mar. 28a, 09:00

Tourrean edo Vueltan egin bezala, Andoni Urbistondok Itzuliaren kontakizuna egingo du.

Itzulia euskal txirrindularientzat urteko hitzordu nagusia da. Nazioarteko World Tour proba etxetik bertatik igarotzen da, eta tropelean aritzea gauza handia da. Sentsazio horiek biziko dituenen artean dago Mikel Iturria urnietarra. Urnietatik bertatik igaroko da, gainera, lasterketa. Ibilbidea oso ondo ezagutzen du. Ostegunarekin izango da, apirilaren 8an. Gasteizen hasi eta Hondarribin amaituko da. Ea Iturria aurrealdean ikusteko aukera dagoen.

Lasterketaren jarraipena Aiurri.eus gunean egin ahal izango da, Andoni Urbistondoren eskutik. Pazko Astean izango da, apirilaren 5etik 10era.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!