Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu. Udan egin bezala, kanpainak herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatzea du xede, indarrean dagoen osasun araudiren arabera ostalaritzan establezimenduetan bete behar diren honako bost oinarrizko portaera-arauei garrantzia emanez:
- Musukoaren erabileraren derrigortasuna, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik;
- Eserita kontsumitzearen derrigortasuna;
- Gehienera lauko taldeetan biltzea;
- Eskuen garbitasuna;
- 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzea.
Sentsibilizazio kanpaina aurrera eramateko dinamizatzaile lantaldeak eratu eta prestatu dira, eta hauek informazio/dinamizazio lana egingo dute Euskadiko ostalaritza gune nagusietan, batez ere jende pilaketak aurreikusten diren horietan. Era berean, sentsibilizazio kanpainak irauten duen bitartean musukoak banatuko dira.