Denboraldiko hiru lehen sailkatuentzat ere, eskualdeko sagardoa

Aiurri 2021ko mar. 30a, 08:00

Egunean Behin lehiaketako denboraldia amaitu da, eta zozketa bidez zortzi lehiakidek eskualdean egindako sagardoa eraman dute etxera. Bada, denboraldi osoa kontutan hartuta, lehen hiru sailkatuentzat ere saria izango da. Lehen hirurek sagardoa eramango dute etxera. Hots, "Pako", "Garb" eta "Txurdo" erabiltzaileek.

"Pako", "Garb" eta "Txurdo" erabiltzaileei ("Aiurri" taldeko denboraldi osoko sailkapena kontutan hartuta) Aiurrirekin harremanetan jartzeko eskaera luzatu nahi diogu, saria jaso dezaten.  andoain@aiurri.eus e-postara idatzi behar dute, edo mezua idatzi 619 16 35 37 telefono zenbakian.

Sagardoaren bila apirilaren 6tik 9ra pasa beharko dute, Aiurriko bulegotik bertatik (Arantzibia 4-5, behea. 20140. Andoain).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!