Aberri Eguna kantuan ospatzeko deialdia

Aiurri 2021ko api. 4a, 09:05

Gaurkoa Aberri Eguna da, eta Euskal Herria Batera ekimenak kantuaren aldeko apustua egin du: "kantua izango da batuko gaituen keinuetako bat". Eguerdiko 12:30ean zabalduko dute seinalea hedabideen eta sare sozialen bitartez.

Hiru abesti proposatu dituzte; Gernikako arbola; Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak. Kantua izango da hortaz, plaza eta bilgune. Aurrerapen bideoan La Furia, Erramun Martikorena, Kai Nakai, Niko Etxart, Xabi Solano eta hainbat artista gehiago ageri dira. Euskal Herria Batera ekimenak Euskal Herri burujabea aldarrikatzea du helburu.

 

Ekimenaren aurkezpena hauxe izan zen:

Udalbiltzak bat egin du ekimenarekin: "Euskal Herria Batera herri dinamikaren proposamenarekin bat egiten du, eta bere hautetsi eta udalak animatzen ditu datorren apirilaren 4ean keinu bat batera egitera".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!