Itzuliak trafikoan eragin nabarmena izango du

Aiurri 2021ko api. 5a, 09:07

Ertzaintza eta tokian tokiko Udaltzaingoa arduratuko dira bide segurtasunaz. Herritarrek 011 telefono-zenbakiaren bidez eskuratu ahal izango dute trafikoaren eraginari eta “Itzulia Basque Country 2021” probaren ordutegiari buruzko informazio eguneratua. Eskualdean eragina izango du apirilaren 8an, eskualdeab barrena igaroko baita.

APIRILAK 8: 4. ETAPA –GASTEIZ-HONDARRIBIA

Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuak:

  • Kilometroak guztira: 160.2 km.
  • Irteera ordua: 13:29h Arkautetik, Gasteiz.
  • Ibilbidea: Arkaute – Durana – Mendibil – Arroiabe – Ulibarri Ganboa – Arlaban – Eskoriatza – Aretxabaleta – Arrasate – Zumarraga – Ormaiztegi – Itsasondo – Legorreta – Ikaztegieta – Alegia – Anoeta – Alkiza – Asteasu – Zizurkil – Aduna – Andoain - Urnieta – Hernani – Astigarraga – Errenteria – Lezo – Jaizkibelgo mendatea – Irun – Hondarribia (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:16h.
  • Eraginak trafikoan: Trafiko-etenak (nagusiki N-104, GI-627, GI-2632, N-1 eta GI-636an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:16an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:44an.

Zalerik gabeko lasterketa

COVID-19ari aurre egiteko osasun-egoera dela-eta, “Itzulia Basque Country 2021” berezia izango da, zalerik gabe egingo baita: "Parte-hartzaileen eta jendearen osasunak du lehentasun osoa, eta Ertzaintzak, beraz, zaleei eskatzen die etxetik gozatzeko ospe handiko txirrindulariak elkartuko dituen probaz". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!