Gotzone Sagardui Osasun sailburuak positibotzat jo du Osakidetzako mezuen aurrean herritarrek izan duten jarrera. Web bidezko hitzordua sistema arina da eta agendako espazio guztiak denbora errekorrean gordetzea ahalbidetu du. Gotzone Sagarduik eskerrak eman dizkie herritarrei erantzun azkarra emateagatik, eta Osakidetzako profesionalen taldea txertaketaren kudeaketa bezalako sistema konplexua aurrera ateratzeko egiten ari den lan handia goraipatu du.
Oharra, herritarrei
Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrei gogorarazi diete ez dutela deitu behar eta ez dutela joan behar txertaketa-hitzordua eskatzeko. Osakidetza jarriko da harremanetan biztanleekin, txertaketa-hitzordua emateko.