Covid19 | Datuak egunez egun

Gaur eguerdiko txosten epidemiologikoaren arabera neurri berriak ezarri daitezke eskualdeko udalerrietan

Aiurri 2021ko api. 6a, 09:27

Iritsi da eguna, eta gaur eguerdian apirilaren 2tik 5era emandako kasuak udalerrika aletuko dituzte. Euskadi osoko gorunzko joera ikusita, gerta daiteke eskualdeko udalerriren bat perimetralki ixteko erabakia hartzea.

Martxoaren 26an LABIren Aholku Batzordeak prebentzio-neurriak indartzea erabaki zuen, nagusiki 100.000 biztanleko 400ako intzidentzia-tasa metatua duten udalerriei eragingo diena. Goierriko udalerri asko perimetralki itxi dituzte, Aste Santuko egunetan. Urkullu Lehendakariaren agerraldi horretan adierazi zutenez, “bigarren ebazpena apirilaren 6an argitaratuko da eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina”.

Aste Santuko oporraldia izan denez, Osasun Sailak ez du azken lau egunetako datu zehatzik eman. Iritsi da eguna, eta gaur eguerdian apirilaren 2tik 5era emandako kasuak udalerrika aletuko dituzte. Euskadi mailan, Araba eta Gasteiz dagoeneko 400eko eremu gorri berrian murgildu direla adierazi dute. Gipuzkoa mailan, Goierriko eta Debagoienako udalerri askorekin batera, beste eskualdeetako hainbat udalerri eremu gorrian sar daitezke.

Eremu gorrian sartzen diren udalerrien kasuan hauxe da Osasun Sailak erabakitakoa:

NEURRIAK

Lau aldaketa egin dira, eta gorabehera pilatuko tasa duten udalerriei eragingo diete, 100.000 biztanleko 400 egunetik gorako 14 egunetan.

Udalerri horietan, perimetroko udal-itxiera zehaztuko da, eta aukera emango da alboko udalerrira igarotzeko erosketak egiteko eta aire zabalean jarduera fisikoa egiteko.

Halaber, lurralde historikoaren itxiera perimetrala aplikatuko da, baldin eta, oro har, 100.000 biztanleko 400 biztanleko tasa gainditzen bada.

Herri horietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek murriztu egin beharko dute jendaurreko ordutegia, 06:30etik 09:30era; eta 13:00etatik 16:30era. Joko- eta apustu-lokalek ostalaritza-zerbitzuak soilik eman ahal izango dituzte beren barruan, tarte berberetan.

Barnealdeko kirol-jarduerak, talde profesional eta federatuen entrenamendu eta lehiaketei dagozkienak izan ezik, ezingo dira 4 pertsonako taldeak baino gehiago izan. Herri horietan kirol-instalazioetako aldagelak eta dutxak ixtea zehazten da, igerilekuetan izan ezik; horietan, gehieneko edukieraren% 35ekin erabili ahal izango dira, eta dutxak banaka erabili ahal izango dira.

 

Andoain, Urnieta, Villabona, Zizurkil...

Zer gertatuko da eskualdean? Herrikide asko gaurko datuen zain izango dira, itxiera perimetrala bihartik aurrera ezarri daitekeelako.

  • Andoain. Eskualdeko udalerri handiena da, eta Urko Vallejo herrikideak aurreratu bezala, apirilaren 2tik 5era 23 kasu berri agertuz gero Andoain eremu gorrian sar daiteke. Positibotasunak koska bat gora egin zuen martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, 12 kasu positibo berrirekin. Bataz bestekoaren gainetik agertutako kasuak izan ziren. Ez du zertan joera berri bat marraztu behar, baina aukera hor dago. Eguerdira arte itxaron beharko da.
  • Urnietan edo Amasa-Villabonan ez dirudi horrelakorik gertatuko denik.
  • Zizurkil. 5.000 biztanle azpiko udalerriak izatean, Osasun Sailaren irizpideen araberakoa da itxiera ezartzea. Zizurkileko intzidentzia-tasa 362,44koa zen, apirilaren 2an.
  • Aduna, Asteasu. Azken egunetan kasu positiboak eman dira eta bi kasuetan 400dik gorakoa da intzidentzia. Osasun Sailak erabakiko du bi udalerri hauen gainean.

Lehenadakariaren agerraldia

Arduraz jokatzeko deialdia egin zuen, martxoaren 26ko agerraldian:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!