Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoako hamasei udalerritan itxiera perimetrala ezarri dute

Aiurri 2021ko api. 7a, 11:06

Horien artean ez dago Aiztondoko edo Beterri-Buruntzako udalerririk. Apirilaren 12ko ebazpen berrian udalerrien zerrenda aldatuko da, beti ere 400eko intzidentzia-tasa gainditzen duten kasuetan. Andoain eremu laranjan dago, egun (333,60).

Eremu gorrian, itxiera perimetrala apirilaren 7tik aurrera

  • Bost mila biztanletik gorako udalerriak: Arrasate, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu, Zumarraga.
  • Bost mila biztanle baino txikiagoak diren udalerriak: Idiazabal, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama.

Apirilaren 12ko ebazpen berria

Apirilaren 12ko ebazpen berrian azaltzen diren udalerrietan itxiera ezarriko da. Andoain eremu laranjan dago (333,60).

Apirilaren 12ra bitarte:

  • 32 kasu berri metatuz gero, Andoain eremu gorrian.
  • 20 kasu berri metatuz gero, Urnieta eremu gorrian.
  • 17 kasu berri metatuz gero, Amasa-Villabona eremu gorrian.

Hauxe Urko Vallejo andoaindarrak hurrengo egunei begira egin duen datuen kalkulua:

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!