Covid19 | Datuak egunez egun

9 kasu gehiago zenbatu dira eskualdean

Aiurri 2021ko api. 7a, 12:38

Andoainen 5 kasu zenbatu dira, 2 Asteasun, eta bana Zizurkilen eta Amasa-Villabonan. Eskualdean Andoainek du intzidentzia tasa altuena, 340,27rekin. Bestalde UCI-ZIUn daudenen kopurua jaitsi egin da, gutxi bada ere.

Atzo, 9.247 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 731 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 93 Araban, 348 Bizkaian, 282 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 66 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 100 pertsona ZIUn daude.

Aldagai nagusiak

  • Oinarrizko birsorkuntza tasa: 1etik gora dago Euskadin, eta Gipuzkoan bereziki handia da tasa: 1,16.
  • Ospitaleratzeak: UCI-ZIUtan 100 lagun daude, eta ospitalean 369 lagun.
  • Intzidentzia-tasa: Araban 405,80koa da eta Gipuzkoan 392,39. Euskadiko bataz bestekoa 351,64koa da.

Kutsatze kasuak apirilaren 5etik apirilaren 11ra:

HERRIA

APIR 5 APIR 6 APIR 7 APIR 8 APIR 9 APIR 10

APIR 11

ANDOAIN

2 5          

URNIETA

0 0          

ZIZURKIL

0 1          

VILLABONA

1 1          

ASTEASU

0 2          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

213 282        

Kutsatze kasuak martxoaren 29tik apirilaren 4ra:

HERRIA

MART 29 MART 30 APIR 31 APIR 1 APIR 2 APIR 3

APIR 4

ANDOAIN

2 1 4 8 4 4 3

URNIETA

2 0 2 1 0 0 0

ZIZURKIL

2 2 3 0 1 0 0

VILLABONA

0 1 2 0 1 0 2

ASTEASU

0 0 1 0 0 0 0

ADUNA

0 0 1 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 1 0 0

GIPUZKOA

172 210 239 207 201 198  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!