Euskal Herriko Itzulia, gaurkoan eskualdean barrena

Aiurri 2021ko api. 8a, 09:54

Kaletxikin oharra ipinita dago. Tarteko helmuga bertan ipiniko dute, gainera.

Karrikatik iritsiko da Itzulia Andoainera, eta Gudari etorbidetik Urnieta aldera joko du. Idiazabal kalea igarota, Hernani aldera abiatuko da.

Andoaingo herri barruko trafikoan eragina izango du Euskal Herriko Itzuliak. Aurreikuspenen arabera Andoaindik 15:30ak aldera igaroko da.

  • Lehenago Alkiza, Asteasu, Elbarren aldetik ibiliko da.
  • Andoaingo ibilbidea honakoa da: Karrika kalea, Aita Larramendi, Zumea, Kaleberria, Juan Bautista Erro, Kale Nagusia, Goikoplazan tarteko helmuga, Kaletxiki, Gudari etorbidea.
  • Andoain utzita, lasterketa Urnietan murgilduko da.

Andoaingo Udalak oharrak ipini ditu, Kaletxiki auzoan.

Andoaingo Udalak etxetik jarraitzeko aholkua luzatu du: “Pandemia dela eta, espaloietara ez hurbiltzea eta etxetik lasterketaz gozatzea gomendatzen da”. Lasterketa bitartean ezin izango da kale horietatik igaro, ezta zeharkatu ere.

 

Andoaingo ibilbidea honakoa da: Karrika kalea, Aita Larramendi, Zumea, Kaleberria, Juan Bautista Erro, Kale Nagusia, Goikoplazan tarteko helmuga, Kaletxiki, Gudari etorbidea.

Euskal Herriko Itzuliaren kontaketa Andoni Urbistondo egiten ari da, Aiurritik bertatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!