Gotzone Sagarduik Osasun Sailburuak gaur adierazi zuenez, atzoko lurralde arteko bileran "Euskadik abstentzioa bozkatu zuen, erabakiak ez zuelako kontuan hartu Europako Sendagaien Agentziaren aholkua, eta ez zuelako itxaron Osasun Publikoko Batzordearen gomendioa". Hala ere, "akordiorako eta lankidetzarako konpromisoari jarraituz", Euskadik bete egingo ditu Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan hartutako erabakiak.
Jaurlaritzak adierazi duenez, Euskadin emandako Astrazenekako dosietatik ez dago txertoari lotutako larritasuna duten albo-ondoriorik.