Ion Izagirrek irabazi du eskualdetik igaro den Itzuliko etapa

Xabier Lasa 2021ko api. 8a, 18:03

Txirrindulariak Andoaingo Goikoplaza zeharkatzeko unean (Argazkia: Unanue)

Euskal Herriko Itzuliak eskualdea zeharkatu du gaur, Gasteiz eta Hondarribia artean jokatu den 189 kilometroko etaparen eskutik. Bidean, lau mendate igo dituzte (3. Mailako Deskarga eta Alkiza, 2. Mailako Jaizkibel, eta, 1. Mailako Erlaitz). Esprintean erabaki da, Hondarribiko helmugan: Ion Izagirre ormaiztegiarra (Astrana) lehenbiziko iritsi da, eta Pello Bilbao gernikarra (Bahrain-Victorious) bigarren. Brandon McNultyk lidertza hartu du. Bihar Hondarribiatik Ondarroarako bidea egin beharko du tropelak. Larunbatean erabakiko da aurtengo Itzulia, Ondarroan hasi eta Arraten amaituko den etaparekin batera.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!