Covid19 | Datuak egunez egun

Andoain eta Amasa-Villabona 400eko intzidentziaren ertzean egon daitezke, astelehenean

Aiurri 2021ko api. 10a, 08:58

Astelehenean ebazpen berria aterako du Osasun Sailak, eta horren arabera murrizketak ezarriko dizkiete 400eko intzidentzia tasatik gora duten udalerriei.

Gure eskualdeko udalerriei erreparatuta, Urko Vallejo andoaindarrak datuan aurrerapena egin du:

Andoain

18 kasu positiborekin Andoain 400eko intzidentziara iritsiko da. Gipuzkoan azken egunetan eman den igoerarekin gerta daiteke. Eta hala ez balitz ere, 400eko mugan egon daiteke.

Urnieta

16 kasu positibo beharko lituzke, astelehenera bitarte. Ez dirudi horrelakorik gertatuko denik, aste honetan bertan hainbat egunez jarraian 0 kasu positibo eman baitira.

Amasa-Villabona

Azken egunetan positibotasuna igoz joan da. 9 kasu gehiagorekin, itxiera ezarriko litzateke astelehenean.

5.000 biztanletik beherako udalerriak

Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkil udalerrien kasuan Osasun Sailak har dezake erabakia. Adunan, Larraulen eta Asteasun ohikoan baino kasu gehiago eman dira. Zizurkilen kasuan, Villabonako mugakide izatean, bi udalerrietarako erabaki berbera har dezakete. Beti ere, positiboen goranzko joerari eusten bazaio.

Jarraian, Gipuzkoa osorako Urko Vallejok egin duen grafikoa:

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!