Astelehen eguerdian ebazpen berria aterako da, eta udalerri txikiagoen kasuan hiru dira neurriak ezartzeko erabiltzen diren irizpideak:
Osasun Sailaren ebazpenak dioena
BAT
“Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerrian 400ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko”.
Intzidentzia-tasari erreparatu behar zaio, astelehenean. Apirilaren 9an honakoa zen:
- Aduna: 1449,28.
- Asteasu: 320,51.
- Larraul: 398,41.
- Zizurkil: 461,29.
BI
“Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerriari dagokion oinarrizko osasun-eremuan 400ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko”.
Intzidentzia-tasari erreparatu behar zaio, astelehenean. Apirilaren 9an honakoa zen:
- Villabonako Osasun Zentroa: 450,87.
HIRU
Udalerrian COVID-19aren kasu positiboen kopurua azken 7 egunetan 4 baino gehiago izatea.
Aduna eta Zizurkil udalerrietan kopuru hori gainditu da, azken egunetan:
- +5 Aduna: 3 (apirilak 7); 2 (apirilak 8).
- +2 Asteasu: 2 (apirilak 6).
- +0 Larraul: 0.
- +6 Zizurkil: 1 (apirilak 6); 1 (apirilak 7); 4 (apirilak 8).
Ostiraleko datuekin Aduna eta Zizurkil itxi egin beharko lituzkete. Baina asteburua tarteko dago eta egoera hobetzeko aukerak hor daude. Baina datuak ez dira itxaropentsuak. Atzokoan Osasun Sailak 343 kasuren berri eman zuen Gipuzkoan. Urte osoko larunbatak kontutan hartuta, urteko daturik okerrena izan zen.