Urko Vallejo andoaindarrak datuen azterketa eta aurrikuspen zehatzak egiten ditu, C-19 Analisia facebook orrialdean. Hauxe gaurko bere analisia:
Lurralde Historiko guztiak konfinatuak izango dira apirilaren 13tik aurrera. Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasak 400etik gora egin du berriro.
Gaurko datuak:
Positiboak / Inzidentzia-tasa 14 egunetara
- Araba: 98 / 421,55
- Bizkaia: 368 / 346,64
- Gipuzkoa: 288 / 463,32
- EAE: 761 / 400,23
Araba eta Gipuzkoa konfinatuak izango dira apirilaren 13tik aurrera, bihar argitaratuko diren positibo kopuruak edozein direla eta. Ondorioz, Bizkaia ere, praktikan, konfinatua izango da, bertako herritarrek ezingo baitute beste inora joan.