Covid19 | Datuak egunez egun

Andoain eta Urnieta, eremu gorriaren ertzean

Aiurri 2021ko api. 12a, 18:00

PCR probak urrian, Urnietan

Aste honetan zehar murrizketarik ez da ezarriko Andoainen eta Urnietan. Egunak aurrera joan ahala, ordea, gerta liteke 400eko intzidentzia-tasa gainditzea. 

Osasun Sailak, ordea, astelehenero argitaratzen duen ebazpenean hartzen du udalerriak konfinatzeko erabakia. Datorren astelehenera arte, beraz, ez da murrizketarik ezarriko bi udalerrietan.

Andoain

Andoaingo udalerrian intzidentzia-tasa gorunzkoa da, baina igoera hori oso mantso ematen ari da. Hortxe dirau, 400eko intzidentzia-tasaren mugan. Urko Vallejok emandako datuaren arabera, “igaro den aste osoan 27 positibo izan dira Andoainen. Aste honetan 33 positibo beharko lituzke, apirilaren 20tik aurrera itxiera perimetrala ezartzeko”.

Aste honetan 33 positibo beharko lituzke, apirilaren 20tik aurrera itxiera perimetrala ezartzeko

Urnieta

Urnietan azken egunetan eman da igoera handia. Osasun Sailak 14 eguneko intzidentzia kontutan hartzen duenez, Vallejok horrela azaldu du: “14 egunetan 25 positibo behar ditu Urnietak. Azken astean 16 izan ditu, hortaz 9 beharko lituzke 400eko intzidentzia-tasara iristeko”.

Aste honetan 9 kasu positibo beharko lituzke 400eko intzidentzia-tasara iristeko

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!