111 Akademia Saria erabakitzeko azken bozketa

Aiurri 2021ko api. 14a, 07:52

Literaturzale ugari batzen dituen 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa egingo du egun hauetan, iazko lan onenari saria eman ahal izateko. Pello Lizarralde eta Joxean Agirre iritsi dira finalera, “Argiantza” eta “Nobela errealista bat” lanekin.

Akademiakideek apirilaren 22ra bitarte izango dute botoa emateko aukera, eta antolakuntzak hilaren amaieran emango du saridunaren berri. Bi lan horien artean dago aurtengo sariduna.

Lehenago, 5 lanen aurtean egin behar izan zen aukeraketa:

  • Luis Garderen "Aireportuko musika".
  • Pello Lizarralderen "Argiantza".
  • Uxue Alberdiren "Dendaostekoak".
  • Idoia Garzesen "Mendiko gaitza".
  • Joxean Agirreren "Nobela errealista bat".

Euskal literaturgintzan erreferentziazko sariketa da, argitaletxe askorentzat garrantzia handikoa. Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi, Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi edota Koldo Izagirre saritu dituzte urte hauetan guztietan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!