Setien sagardotegia ordezkatzen zuen Ansa-Labaka bikoteak Larre Gaingo Juaneneari eta Zubiriari irabazi zieten (30-26). Urnietarra izan zen partiduko izarra eta erremontista sendoena. Izan ere, erasoan maila izugarria erakutsi zuen, eta 20 tanto egin zituen. Hala eta guztiz ere, partida berdindua eta parekatua izan zen, bikoteen aldetik.